Eusko eta CPIE Euskal itsasbazterra
Urriaren 19an, Eusko* elkarteen egunean Donibaneko merkatuko plazan, 82Euskotako txeke bat eskuratu du CPIE Itsas Bazterrak. Ingurumena, laborantza herrikoia, tokiko ekonomia eta euskararen alde baitira, Euskal Moneta elkarte kide egin da CPIE. Ondorioz, Euskotan ordain daitezke bai urteko saria eta Asporotsttipi saltegiko erosketak. Bere aldetik, Euskal Monetaren kide bakoitzak elkarte bat izendatzen du; 30 lagunetik goiti, elkarte honek haien Euskotako gastuen %3 errezibitzen du.
| 2019ko Urriaren 22a
Dohaintza hori enpresek Euskoak eurotan aldatzen dituztelarik aplikatzen den %5eko komisioren bidez diruztatua da. Aurten, 20 000 Eusko baino gehiago banatuak izan zaizkie 50 bat elkarteei. 82 Euskotako txekea, 2733 Eusko gastatu dituzten CPIE lagunek dagozkio. Bihotzetik eskertzen ditugu. 2020ko urtean zehar, diru biramendua garatuko da
Euskotan. Orduan ingurumenaren alde izan eta CPIE Itsas Bazterra lagundu, Euskal Moneta erabilpenarekin bat egiten du!




