HENDAIA EUSKARAZ, hamazazpigarren aldia
Martxoan, Hendaia euskaraz bizi da! Badu 17 urte Hendaiaren bihotza euskararen erritmoan taupaka ari dela udaberri guztiz. Martxoa euskararen hilabetea bilakatzen da: bizitasun hats bat irakurtzeko, entzuteko, trukatzeko, ikasteko, parte hartzeko... eta batez ere euskaraz bizitzeko.
| 2026ko Otsailaren 26a
Hendaia Euskaraz ekitaldi bat baino gehiago da: Udalaren engaiamendu sendo eta jarraikiaren adierazpena da, elebitasunaren eta euskal kulturaren alde. Hizkuntza ez ezik, kultur programazioa, toponimia, seinaletika edota herriko komunikazioa ere biltzen ditu politika horrek. Hendaia Ipar Euskal Herriko herri aitzindarietako bat da euskararen arloan.
Hendaia Euskaraz Udalak elebitasunaren eta euskal kulturaren alde eramaten dituen ekintzen jarraipenaren baitan kokatzen da.
Udalak euskararen alde duen engaiamendua ez da martxora mugatzen: urte osoan hedatzen da. Hala ere, hilabete horrek momentu indartsua izaten segitzen du, non arreta euskaraz jartzen den eta hendaiarrak, gazteenetatik hasi eta zaharrenetaraino, eskainitako ekintza ugarietan parte hartzera gomitatuak diren.
Hilabete bat, Euskara ospatzeko hamaika modu
Ekitaldi hau publiko orori zuzendua da: kuriosoak, zale errabiatuak edo sinpleki deskubritzeko gogoa dutenak, bakoitzak bere plazera aurkituko du kultur mosaiko honetan. Aurtengo edizioaren momentu garrantzitsuen artean, sorginkeriari buruzko hainbat hitzordu, Claude Labat eta Markoren erakusketaren inguruan, talentu handiko musikariz inguraturiko Tapia eta Leturiaren kontzertua, Axut! eta Artedrama konpainien azken ikuskizuna, ON! plataforma berriaren aurkezpena edota euskarazko kirol jarduerak Irandatz igerilekuan.
Gomitatzen zaituztegu herriko zerbitzuek eta Hendaiako elkarteek osaturiko egitarau hau ezagutzera, eta proposaturiko jardueretan parte hartzera. Presta zaitezte kolore anitzeko martxoa bizitzeko, non euskara nonahi izanen den, denentzat eta denekin.




